XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hemodinamikako gelak. Arteria eta zainetako kateterismoaren teknikaz baliaturik odoleko eta bihotz-biriketako gaixotasunen azterketa inbasiboak eta tratamenduak egiteko gelak.

Megaboltajeko unitateak. Hor sartzen dira:

- Kobalto-ponpak

- Azeleradore lineala

ASISTENTZI JARDUERAK ESPEZIALITATEEN ARABERA

Guztizkoa. Osasun-zentroetan eta espezialitate bakoitzean egindako jarduerak guztira.

Medikuntza. Barne-Medikuntza eta medikuntza-espezialitateak sartzen dira hemen: kardiologia, pneumologia, gastroenterologia, dermatologia, inmunologia eta alergia, endokrinologia, hematologia, neurologia, onkologia, etab.

Kirurgia. Kirurgia orokorra, liseriketako eta gainerako ebakuntza-espezialitateak sartzen dira hemen: kirurgia kardiobaskularra, neurokirurgia, masail-aurpegietakoa, plastikoa eta konpontzailea, oftalmologia, otorrinolaringologia, urologia, etab.

Neonatologia. Jaioberrien ardurak sartzen dira hor eta jaioberri gisa hartzen dira hilabete baino gutxiago duten haurrak. Inkubagailu finkoak bakarrik zenbatu dira, eta ez dira barnehartu jaioberri normalek erabiltzeko diren sehaskak.

Egonaldi luzea. Gaixotasun kronikoak dituztenen zaintza sartzen da hor, hau da, unitate berezietan edo gaixo horientzat espreski prestatutako osasun-zentroetan erizaintzako laguntzak denbora luzez behar dituztenen zaintza. Ez dira sartu psikiatria zaintzeko egonaldiak; horiek gorago jasota daude.

Etengabeko ardurak. Gaixo akutuentzako etengabeko ardura eta zaintza sartzen da hor. Horrelako unitate bat baino gehiago egotea gertatuz gero (bihotzeko arduretarako unitatea, traumatizatuentzako unitatea) haien jardueren batura adierazi da.

Erretakoen unitatea. Erredura larri eta oso larriak dituzten gaixoak zaintzeko unitateak dira, baldin eta zentroan horretarako unitate berezi bat badago. Bestela etengabeko ardurekin batean sartu da.

Koronarioen unitatea. Iskemia koronarioko prozesu akutuak dituzten gaisoak zaintzeko berariaz prestatutako unitateak. Jarduera hori bereizia dagoenean zentroaren barruan, langile berezituak atenditzen du. Bestela, etengabeko arduren atalean sartzen da.

Bestelakoak. Aurreko idazatietan barnehartu ez diren bestelako jarduera edo espezialitateak, osasun-zentroan berezita badaude.